XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1'go AURKIKUNDEA
1'GO ARGIA.

Jesukristo on egiñez dator mundura, ta gizonaren bear eta buruauste guztiei erantzunez, eta....

JENDEAK USTE ONA DU JESUS'ENGAN ETA ONELA DIOTE: ZU BEAR ZAITUT!.

Erantzun galdera aueri zure ingurraztian:
Gaixorik daudenak, Jesus bear dute, ta Aregana doaz sendatu ditzan.

Nola erantzuren dio Jesus'ek gizon auen deiari?.

(Ikus Kristau-lkasbidean 19'gn orrialdea).

Pekatariak eta beartsuak Jesus'engana joan eta Arengan uste ona ipiñi dutenean, barkatzeko ta laguntzeko gertu aurkituko ote dute Jesus?.

(Ikus 20'gn orrialdea).

Adibide bat ipiñi ezazu, gaixoen deiari, Aren inguruan kezkaz eta oiñazez dabillen jendeari; Jesus'ek baietz erantzuten ziena.

(Kristau-lkasbideko 19'gn orrialdea laburtu dezakezu, edo-ta textu auek ikusi: Lukas 4, 31-37; Lukas 8, 40-54; Mateo 9, 27-35).

Jarri ezazu Jesus'ek pekatarien delari emandako bai bat adibidetzat (20'gn orrialdea laburtu ezazu, edo-ta naiago izan ezkero, billa Lukas 19, 1-11).

Jainko Aitak berak, bidaltzen du Jesus mundura, arazo zaill batera, ta....

JAUNGOIKOA'K ERE AUXE DIO: ZU BEAR ZAITUGU!.

Erantzun galdera aueri zure ingurraztian:
Nola erantzuten ote dio Jesus'ek bere Aita Jainkoa'k eman dion zeregiñari?.

Jesus'entzat garrantzizkoa da benetan bere Aita'ren naia ta agindua betetzea; Jesus berak esaten digunez, zerbait garrantzizkoa da AITAREN NAIA EGITEA.

Zeiñekin berdintzen ote du?.

Baiña, ala ere, egi-egiaz gogor egiten zaio Jesus'i une batzutan Aitak agindu ziona betezten; gurutzean iltzea gizonongaitik, esate baterako, bere eriotz bezperan esan ere, auxe esan zuan: (Idazti Mateo 26, 39; 21'gn orrialdea).

Aurreko guzti au gogoan duzula, beste egunetako ikastaroetan irakurri ta idatzi duzun guztia ausnarturik, laburpen bat egingo ote zenduke Jesus'ek gaur egin digun lenengo agerpenari buruz?.

Gure lenengo aurkikundeari buruz?.